POBREZIA:
Eguneroko bizitzan pobrezia bizi-kalitatearen behar minimoentzako errekurtsoak ez edukitzearekin lotzen da. Pobrezia zerrendatutako dimentsio horien gabezia edo urritasuna dela esan dezakegu. Pertsona bakar batena izan daiteke, edo egitura sozial injustu baten ondoren, talde edo etnia oso batena.
Jatorria
Pobreziaren jatorria, K.a. 10000 inguruan aurkitu zen, garai hortan, gizakiak nekazaritza asmatu zuen. Ordu arte, ehiza eta basoko fruituen biltzetik bizi ziren gizakiak.
Jatorria
Pobreziaren jatorria, K.a. 10000 inguruan aurkitu zen, garai hortan, gizakiak nekazaritza asmatu zuen. Ordu arte, ehiza eta basoko fruituen biltzetik bizi ziren gizakiak.
Pobreziaren dimentsio aniztasuna
Askok pobrezia definizioaren dimentsio aniztasuna zalantzan jartzen dute, diru-sarreraren garrantzia azpimarratuz, diru-sarrera eta beste dimentsioen artean korrelazio zuzena dagoela esanez. Hau da, diru-sarrera urriak orokorrean osasun baldintza txarrekin lotuta daude, edo hezkuntza kalitate baxuarekin. Ondorioz, jendea edo behartsuen ongizatea hobetzea bada gure helburua, bide zuzenena diru-sarrerak hobetzea izan beharko luke.